Es Noticia
Athletic Club: 'Unique dans le monde'
  • Mi perfil
  • Salir

Athletic Club: 'Unique dans le monde'

DMQ
Foto autor
Kuitxi

Reportar vídeo

Getxon bizi da Arantza. Emakume adintsua. Atsorik, ez, berriz. Bizitzak senarra eman dio opari. Bikote polita osotuz biok, semealabak munduratu dituzte. Eta horren ondorioz, urte gutxiko ilobak, amonak zaintzen dituena gurasoak bisitan etortzen zaizkienean, edo eta Arantza bera, senarra alboan duela, Benidormetik Murtziara hurbiltzen denean, non alaba bat bizi zaion, bertako Ospitalean lan egiten du eta.

Bere senarrak Athleticzale porrokatu bezain amorratua den aldetik, ez du ezelango arazorik Athleticen partiduak ikusteko, Algortan zein Benidormen, Alakanteko hiri horretan Batzokia dagoelako. Futbolari dagokionez, ez du tutik ulertzen Arantzak, ez eta gustatu ere; ez eta maitatu, Athletic bera tartean badago ere.
Hala ta guztiz be -miraritzat jo daitekeen zerarik  nere uste apalean-, El Desmarque Bizkaian nik idatzi eta argitaratzen diren artikulu guztiak irakurri egiten ditu; ez du egiten konpromiso hutsa izango balitz  bezala, baizik eta biziki gustatzen zaiolako irakurtzen duena, batez be mendiari itsasita dauden idazkiak.   Arantza eta El Desmarque bizkaiaren arteko harreman estu eta bitxi honetan badago bainarik, akatsa, hutsune bat, nik neuk, nahitanahiezkoa, zuzentzeko behartuta  hutsunea betez. Wasapen  bidez, hitz politak, goxoak  helarazten dizkit artikulua irakurri eta berehala. Baina behin baino gehiagotan, errieta egiten dit honako galdera hau eginez: "Kuitxi, zergatik ez duzu, noiz behinka, artikulu oso bat Euskeraz idazten?...Hona hemen, Arantza, zuk niri sarritan egiten didazun galderari egin diezaiokedan erantzunik  hoberena.  Arantzak diabetesari eta oroimenari kalte egiten dion gaixotasunari aurre egin behar dizkie. Etsipenik ez. Indarra. Kemena. Jo ta ke... harik eta Euskera menperatu arte. Eta ez badu lortzen menperatze hori, bide erdian zein helmugatik metro gutxitara hartzen badu betiko atsedena, bejondaiola!
  Euskeraz, bai... baino, Zeri buruz, Algortako tximeleta nekaezina?...  Ernesto Valverde Bartzelona aldera joan zaigu: ba al zenekien?...  "Nor ote da baina aipatutako gizon hori?"...  El Desmarquen agertzen da gaur. Dotore. Bere atzean tramankulu batean, grafitti antzeko esaldia F.C. Barcelonaren ikur gainean: 'MÉS QUE UN CLUB'. Ez dakit Club bat baino gehiago ote den, baino bertako hizkuntzari dagokionez, bai, bai, jaun andreok. Kataluina osoan gertatzen den bezala, bertako hizkuntza maite, zaindu, mimatu egiten da Club haren sekzio guztietan.   Katalana da nagusi. Ea bakarra esango nuke nik. Ingalaterran, inglesa. Alemanian, alemaniera. Kataluinan, katalana: Can Barcan, katalanez. Eta Athleticen?... Lezaman?... Prentsa aretoan? Ze hizkuntza erabiltzen da/duten presidenteak, direktiboek, entrenatzailak, jokalariok, kazetariek?...  Aurrera egin baino lehen, jar dezagun gure arreta Guardiolarengan, Bartzelonan urteak eman dituena, jokalari zein entrenatzaile gisa. Katalanez, gaztelaniaz, eta inglesez. Municheko Bayer futbol taldera joan aurretik urtebete eman zuen entrenatu gabe. Buru belarri, berriz, alemaniera ikasten.   Hori da marka, hori: errez, dotore, hitzjariotasun aparta alemanieraz berba egitean. Gaitasun izugarria. Eta errespetu haundia arituko zeneko Clubaren bihotzean. Bukatu berri den denboraldian, eta hurrengoan, ingelesez, Machester Ingalaterrako Cluba delako.  Katalana, gaztelania, ingelesa, alemaniera...Tokian tokiko hizkuntza, alajaina....  Gure etxean, buru nagusia den Urrutia dexente moldatzen da Euskeraz. Bere Juntako kideok ea ez dira jedaurrean agertzen, ea ez dute berba egiten euren bizimoduan Athleticen mesedetan.  Kirol Zuzendaria den Jose Mari Amorrorturi kazetariok Euskeraz galdetzen diotenean, aurrelari zurigorri ohiak zigortzat hartzen du galdera; gozatu beharrean, sufritu egiten du, kosta egiten zaio hitz bat bestearen ondoren esatea, esaldia osoa eta borobila gauzatzea. Hain da nabarmena bere ondoeza, bere ezinegona, bere larrialdia, ezen nik ere, nere etxeko logelan, telebistaz bestaldean, gorriak ikusten baititut.  Ernesto Valverdek ez du Euskeraz egiten. Zergatik?...Ez dakielako. Zergatik?...Ikasi ez duelako...Zergatik?...Gogorik, ez... Gogo eza... Zergatik?... Auskalo... Batek daki... Berak, bai.. Izan ausarta eta galdetu aldegin berri duenari... Zergatik, Ernesto, Zergatik?... "Ni tú tienes todas las preguntas, ni yo tengo todas las respuestas"... O sea, Valverde, para qué preguntar cuando la respuesta no se espera...  Eso decía José Saramago, aunque lo mío, aparte del fútbol, no sea el escribir, sino el sacar fotografías, ya edite lo que para mí es la primera parte de mi caudal imaginario, Y en Barcelona, qué harás, allí donde en todo sitio y momento te perseguirá 'Mes que un Club', Guardiolak, ederto; Luis Enriquek, Gaztelaniaz, baina galdera guztiak Katalanez onartzen zituen, Kataluinako hizkuntza ederki ulertzen zuenaren seinale argia eta garbia, kazetariok errespetu osoa merezi izaten dute, ez daude behartuta gaztelania erabiltzeko. Irriki bizian nago. Ea Valverdek ze nolako jokaera izaten duen  Prentsaaurrekoetan. Katalanez hitz egingo du?... Galderak jasotzeko orduan eskubidea emango... edo eta kendu egingo die kazetarioi?...
  Valverderentzat, Guardiola eredu izan behar. Bere etxean etxeko hizkuntza erabili duelako. Munichen, Alemaniako hizkuntza erabili duelako kriston lana egin eta gero. Manchesterren ingelesa erabiltzen ari da. Grezian egin du lan Txingurrik: griegoa edo erabiliz hitz egiteko orduan?  'Santander' deritzan ligara datozen entrenatzailak eta jokalariak saiatu egiten dira hona ailegatzen diren une beretik. Aipatzeko modukoa da Deporren golegile den Andone errumaniarra. Begiak itxita, eta kazetariok norekin ari diren esango ez balie entzun ikusleoi, ea guztiok esango genuke Pucelan edo eta Segovian jaiotakoa dela aurrelari trebea. Eredu. Denon eredua. Berak lortu egin badu, futbolean aritzen den gizaki oro lan egiten dueneko Herriko  hizkuntza ikasteko eta menperatzeko behartuta dago.  Galderatxo bat. Nere buruari eta irakurle orori egin nahi dien galderatxoa hain zuzen ere: Baliteke gaztelaniaz ez dakien pertsona batek Portugaleteko udaletxean lan egiterik? Ba, ez..."Es que en los equipos de Primera División todo el mundo entiende y habla el castellano...Es que en Barcelona todo el mundo entiende y habla el castellano...  Kontuz: planteamendu maltzurra...Baina  ontzat  emango bagenu, zergatik ez eraman pentsaera hau amaieraino? Zergatik ez ikasi guzti guztiok "virtualmente, oficiosamente" 'Esperantoa' den ingelesa?  Akabo, Kitto, desager daitezela, ingelesa izan ezik, munduko hizkuntza guztiak. Bien bitartean, errespeta ditzagun tokian tokiko hizkuntzak...  Valverde jauna: Barcelonan, ondotxo dakizun legez, euren hizkuntza den katalana erabiltzen, zaintzen, maite eta mimatu egiten dute. Hizkunza herriaren arima da, eta berezko  hizkuntza galtzen duen herriak, arimarik ez: salerosketa deabruarekin...  Lezamara itzulita, tamalgarria, negargarria: gaztelania, nagusi; Euskera, Bigarren B mailako hizkuntza da.  Prentsa-aretoan zein 'zona mixta' delako zera horretan zein Clubaren txoko  ezkutatu horretan, Zenbat eta nortzuk direz euskeraz polito  moldatzen direnak?...Datorren denboraldiari begira, eta Valverdek Athleticen erabili duen hamaikakoa kontutan hartuta: Arrizabalaga, Balenziaga, Beñat Etxebarria, San Jose eta Aduriz. Hauetatik at, Etxeita, Iturraspe, Susaeta; Iraizoz eta Elustondo: agur egin dauste negar eta guzti azken bi hauek...  'Hamaika' Telebistan  kazetaria dan Beñat Zarrabeitiak ederki, bikain egiten dau euskeraz. Eta esan gabe doa Bizkaia irratian lan egiten duen Ramon Basaldua  maitagarria: entzutean eta irakurtzean, gozamena belarrientzako eta begientzako beraren Bizkaiera ederra bezain argia eta garbia...  C.F. Barcelona eta Athletic Club, elkarri lotuta Ernesto Valverde dela medio...  "MÉS QUE UN CLUB": C.F. Barcelonan joka ditzaketen futbolariak munduko jokalarik hoberenak izan dira, dira eta izango dira: Cruyff, Maradona, Shuster, Laudrup,  kasu...Baldin eta jokalari aparta hauek  Kataluñan jaiotakoak  badira, edo eta 'La Massia'n hazi eta hezitakoak izanez gero, TUPELO  HONEY!!!...Xavi Hernandez, Pique, Pujol, Busquets, Iniesta...eta Messi ikusgarria...  Clubaren hizkuntza dela eta, katalana da, dudik ez, Bartzelonari dagokion hizkuntza bakarra, gure herria den  Kataluñaren hizkuntza den modu berean. 'Mes que un Club', bai, eta ez "Más que un Club".  "CASO ÚNICO EN EL MUNDO": "Athleticen joka ditzaketen futbolariok Euskalerrian [zazpi ;7!!!] jaioak izan behar;  edo eta Euskalerriko zazpi herrialdeetako edozein taldetan hazitakoak eta hezitakoak. Euskalerrian jaioak: Pitxitxi, Zarra, Iribar, De Andrés, Sola, Argote, Sarabia, Ander Herrera, Javi Martinez, De Marcos, Mikel Vesga, Txurruka, Aduriz, Bixente Lizarazu; Euskalerritik kanpo jaio baino hementxe berton moldatuak futbolari gisa: Luis de la Fuente (Haroko 'jarreroa'; ese lateral izquierdo que se anhela y nunca llega), Amorebieta (Cantaura, 'La vino tinto'..."Yo también soy internacional"), David López, Ferreira, Valverde bera, gure 'Txingurri' maitea... eta abar, abar luze bat edo eta laburra...  Clubaren hizkuntza, Athleticen hizkuntza, ez da, tamalez, Euskera. Arlo honetan, Barcelona da gu baino gehiago. Gurean, Gaztelania da  nagusi. Erderaz egiten da: nonnahi, noiznahi, nornahi, nolanahi... y ese por qué donde el quid de la cuestión de nuestro propio idioma reside...  El castellano, el 'Español' se ha hecho fuerte en la tierra de los vascos, en el Club que no es si no la selección de todos los vascos, ahí donde se generan los sentimientos más nobles y puros de todos los vascos. Euskera, baztertuta; Gaztelania, nagusi. Si en Euskera de momento no puede ser, tampoco quiero que en Castellano sea. Frantsesa hartzen dut Athleticen hizkuntza. L'Equipe kirol egunkariak bere garaian aditzera eman zuena... se ha convertido en el "MES QUE UN CLUB" del que presumen los que se sienten F.C. Barcelona...  Barcelona: "Més que un Club"  Athletic: "UNIQUE DANS LE MONDE"  Post-Scriptum: Urrutia, entzun: Gure estiloagatik, Athletic, 'Mes que un Club'. Josu, entzun: 'Athletic, Euskaldun',  Athletic da eta "Euskaldun egiten gaituena...
Un artículo para ElDesmarque Bizkaia de Luis María Pérez 'Kuitxi'. Periodista, montañero y exfutbolista del Club Portugalete

0 comentarios
Escribir comentario 0 comentarios
Deja una respuesta

Información básica de Protección de Datos:
Responsable de los datos: El Desmarque Portal Deportivo, S.L.
Finalidad: con la que se tratan sus datos personales: gestión de comentarios en el blog.
Derechos que le asisten: podrá acceder, rectificar y suprimir los datos, así como revocar la autorización para el tratamiento de los datos, ejercitar los derechos de limitación, portabilidad, y a no ser objeto de decisiones automatizadas dirigiéndose por escrito a la dirección: legal@eldesmarque.com.
Información adicional: puede consultar la información detallada en el siguiente enlace: https://www.eldesmarque.com/politica-de-privacidad (apartado “Gestión de comentarios en foros y blogs”).

Cancelar

Cargando

Has preferido rechazar las cookies, regístrate para acceder al contenido

El registro permite navegar rechazando el aviso de cookies, pero no implica dejar de recibir publicidad ni acceso a contenido o ventajas exclusivas. Si ya estás registrado, haz click aquí para acceder.

Recuerda que tienes la opción de aceptar las cookies para acceder al contenido sin registrarte