Lengo egunean, hementxe, Portugaleten, kalean gora, kalean behera (batek daki: izan ere, urteak badoazela ere, nere uriko aldapak nereganatzen ez naiz gauza eta)... gorantza, beherantza, nindoala, Angelen denda ondoan, aurrean, aurrez aurre biok, honako albiste mingotsa jakinarazi zidan dendariak: Yeray tiene cáncer"... Zer diozu baina?...
"Minduta omen, azterketa bat egin diote Athleticen medikuek...eta minbizia antzeman diote barrabiletan"... Entzun bezain pronto, onartu behar, derrigorrez, nahitanahiez...
Hala ta guztiz be, ohiko, betiko galdera: Hogeitabat urteko kirolari, futbolari peto petoa, indartsu bezain azkarra, adoretsua, kementsua...apartak!..minbiziduna?...Zergatik?.....
Nolatan?... ¿Por qué?... ¿Por qué?...
Lo escribió Neruda refiriéndose al amor entre Teresa y Joaquín Murieta: "Preguntarle al 'cáncer' es cosa vana; es preguntar cerezas al cerezo"...
Edo eta Saramagok, bere eleberri batean idatzita utzi zuena: "¿Para qué preguntar cuando la respuesta no se espera?" Minbizia euki badauka gure Barakaldoko lehoiak. Baina badira zenbait futbolari Yerayren gaitza pairatu eta, kirofanotik pasatu eta gero, berdegunera bueltatu zirenak, eta gaur egun osasuna lagun bizi direnak: Penev aurrelaria dela, Molina atezaina dela, eta ezezagunak egiten zaizkigun kirolari zein gizaki 'arruntak' direla...
Athleticen presidentea José María Arrate zela, ondorengo esaldi xelebrea adierazi zuen presidente berak fitxatutako "el francés de Tarifa" ezizenezko zurigorrien entrenatzaileari buruz: "Nos ha caído el Niño Jesús", poz pozik zegoenaren seinale argia...
Oparoa izan zen, zinez, Frantziako selekzioaren erdilari langilearen aroa gurean...
Yerayren minbizia dela medio, Gabonetako egun hauetan, burura datorkit Luis Fernandezek prentsari esandakoa partidu bat bukatu eta berehala, lehia bikaina, bai horixe. Harro, biziki harro, guztiz harro bere jokalariekin, ahaztu ezinezko opari bat egin zien, hitzaren bidez, prentsa areto hartan zeuden kazetari orori: "Mis futbolistas son leones, de todos es sabido. Pero 'leones con tres cojones'; si, han oído ustedes bien: LOS JUGADORES DEL ATHLETIC SON LEONES CON TRES COJONES"
Gauzak horrela, entzun, irakurri, Yeray maitia. Kirofanotik pasatu behar, antza. Jakin badakit. Onartu behar. Medikua ez naizenez, ez dakit zer nolakoa izango den medikuen erabakia. Baina 'testículo' bat kentzea deliberatzen badute zirujanoek, ez kezkatu, ez estutu, ez larritu. Pentsa. Oroitu. Ekarri zure gogora Luis Fernándezen Athleticen jokalariei buruz esandakoa: " LEONES CON TRES COJONES"...
Gertatzen dena gertatzen dela, hemendik gutxira, San Mameseko atzekaldean ikusiko zaitugu. Baloia oinetan. Aduriz aurrekaldean. Zure pasearen zain. Arrancada. Como la que guardo en la retina. Rompes la línea rival con tu ferocidad. Balón al espacio. Asistencia. 'Bakalao' del 'Zorro'...
¿Para qué tres, Yeray, cuando con dos cojones te basta... y te sobra?
URTE BERRI ON, Yeray!
León con dos cojones. Como los leones más fieros de la sabana... de Lezama.
Seguro que 'Cuco', tu valedor, se emocionará hasta el llanto.
Yeray GU gara. Bai. GU gara Yeray.
Por Luis María Pérez, Kuitxi, Futbolista, periodista, montañero, pero sobretodo escritor: cuentos, relatos, cronicas, artículos radiofónicos, literatura de viajes.