Macua eta Urrutiaren arteko distantzia puntu batera murriztu da
Hautagai bien arteko distantzia, Deiak egin eta Onda Vascak aurreratu duen inkestaren arabera laburtu da. Argitaratu zen azken inkestak Josu Urrutiari abantaila ematen zion Fernando Garcia Macuarekiko, baina asteburu honetan egin den azken inkestaren arabera berdintasuna nagusi litzateke Athleticeko hauteskundeetan. Zehazkiago esateko, %36-ak lekeitiarrari emango lioke botoa, beste %35-ak bilbotar abokatuari eta %29-a zalantzatan egongo zen.