Iruñean jaiotako aurrelariak 64garren minutuan zelairatu zen Coliseum Alfonso Perez futbol zelaira eta gol aukerarik izan ez bazuen ere, “`pozarren” amaitu zuen lehia, “hilabete bat geldirik egon ostean minutuak berriro izatea ona da oso. Ea sasoia lehen bai lehen berreskuratzen dudan taldea ahal den neurrian laguntzeko”.
Hogeita bost minutu jokatu eta gero, “Astean zehar baino hobeto egon naiz, arazo txiki bat izan bainuen. Orain minutuak pilatu behar ditut sasoia hartzeko”.